jueves, 17 de abril de 2008

Zer da Bullying-a?

Bullying-a ume batek beste batzuengandik jasaten dituen tratu txarrei deitzen diogu. Tratu txar hauek bai fisikoak edota psikologikoak izan daitezke. Tratu txarrak ematen dituezten umeek besteak jipoitzen eta besteei iseka egiten plazerra lortzen dute. Ekintza hauek umearen baztertze soziala ekarri dezakete.

Zeintzuk dira Bullyinaren ezaugarriak?

Kontzeptu honen barruan jarrera ezberdinak sartu daitezke: iseka egitea, mehatxuak, eraso fisikoak, isolamendua. Jarrera hauek denboran zehar errepikatzen dira eta normalean ume batek eragiten ditu talde baten laguntzarekin. Eta nor izaten da beraien biktima? gehienetan babesgabeko kide bat izaten da.
Tratu txarrak jasaten dituen umeak beldurra garatzen du, bere buruan eta besteengan duen konfidantza galtzen du eta apurka-apurka bere eskola errendimendua gutxiagotzen joango da.
Eta zer gertatzen da behatzaileekin? hau da, tratu hoien testigu direnekin? ume hauek egoera hau onartzen dute, sensibilitate falta ematen da eta gainera lagunkidetasuna galtzen da.

No hay comentarios: