viernes, 9 de mayo de 2008

Zein adinetan? zein sexutan ematen da gehien?

Zein adinetan ematen da gehienbat bullyinga? zein sexutan ematen da gehien? sexuaren arabera bullyinga ezberdina ahal da? oraindik galdera asko ditugu erantzuteko. Bullyinga oso gai serioa dela begi bistan dago, zergaitik ez dago informazio gehiago kalean? zergaitik ez dira trafiko kanpainak edo droga kanpainak egiten diren bezela bullyingari buruzko kanpaina egiten?
Bullyinga gehienbat 7-14 urte bitartean ematen da, baina badira kasu asko adin txikiagoetan ematen direnak. Haur hezkuntzan ere ematen hasi da baina ikerketa hauek oraindik ez dira ugariak ez dutelako neurtzeko tresneriarik. Bullyinga sexuaren arabera desberdina da. Mutilek indar fisikoan oinarritzen dute bere nagusitasuna, neskek aldiz psikologikoki egiten den bullyinga praktikatzen dute (zurrumurruak zabalduz, neskaren bat baztertuz...). Guzti hau oso ondo ikusten da hurrengo orrialdean. Orrialde honetan gainera beste gauza interesgarri asko agertzen dira, laukietan esaldi garrantzitsuenak laburbiltzen direlarik.

No hay comentarios: